Barne diseinua
Etxe guztientzako

cocina
LOTURAK

Eraberritze prozesua izan eta bizi

Hau da gure helburua eta horretarako behar duzun arreta guztia eskaintzen dizugu. Gure esperientzia zabalari esker zure ideiei forma emango diegu, nahiak eta beharrak alderatuz, egoerak aztertuz eta modu ulerkor batean ereduak mahai gainean jarriz.

Profesionaltasunez, gertutasunez eta inplikazio osoarekin lantzen dugu proposamen bakoitza etxea eroso sentitzearen plazerraz luzaroan goza dezazun.

Lanerako prest

Sortu, landu, gozatu

  • 01
    Ideia landuz, kontzeptua sortu
  • 02
    Aurrekontua
  • 03
    Eraberritze prozesua
  • 04
    Dekorazioa
Bezeroa ardatz hartuta; espazioa, argia, material eta elementuen arteko oreka bilatuz, kalitatezko proiektu bat sortzeko ezinbestekoa da hasieratik detailerik txikienei arreta jartzea.

Ikuspuntu profesional batek, uste baino ohikoagoak diren akatsak sahiesten lagunduko digu, ustekabeko gastuak murriztuz eta berrikuntza lanak aurrera eramateko moduak erraztuz.
Badakigu eraberritze prozesu bat planteatzen dugunean nahi ala ez kostua erabakigarria izango dela.

Hasieratik, aurrekontuen egiturak, kontzeptuak eta partida guztiak behar bezala azalduko dizkizugu, erabakiak hartzeko garaian zenbakiak argi izan ditzazun.

Sukaldea, bainuak, igeltseritza, elektrizitatea, iturgintza, berokuntza, leihoak, arotzeria, pintura lanak, altzariak... lan bakoitzaren kostua zehatz zein izango den jakingo duzu, eraberritze lanen prozesua zure aukeren arabera egokitu dezazun.
Barne diseinuko proiektua eta aurrekontua ongi zehaztu ondoren eraberritze prozesuarekin hasiko gara.

Orain arte paper gainean zeuden lan guztien plangintza egin eta kudeatzeko garaia iritsi da; eraisketa lanak, igeltsaritza, iturgintza eta elektrizitate instalazioak, arotzeria, leihoak, pintura lanak… lotura guztiak martxan jarriko ditugu eta lan talde guztia zuzendu ez ezik materialen aukeraketak eta eskaerak garaiz egiteaz arduratuko gara lan guztiak denboraren barnean gauzatzeko.

Ongi dakigu eraberritze prozesua oso konplexua dela eta bertan komunikazioa eta konfidantza ezinbestekoak direla.

Urteetako eskarmentua daukagu eta profesionaltasunez erantzuten dugu uneoro, prozesu osoan zehar zure beharretara egokituz.
Dekorazio prozesua hasteko garaian espazioak definituta egongo dira; aurrez ingurua eraberritu direlako, etxebizitza berri bat jantzi nahi dugulako edota etxeko espazio konkretu bat aldatzeko garaia dela pentsatu dugulako.

Etxea janzteko, espazio bakoitzari dagokion garrantzia eman behar zaio eta horretarako argiak bertan duen eragina, altzarien kokapena, ehunak, koloreak, etab… aztertuko dira. Proiektuaren xedea, ingurua, gustuko duzun estiloaren arabera girotzea izango da.

Estilo desberdinak aztertuz, zure gustu eta beharretara egokituko gara, espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzearekin batera egunerokotasunera egokitutako inguru atsegin bat lortzeko.

Etxea janzteko garaian ere bertako profesionalekin elkarlanean jardutea atsegin dugu. Tratu pertsonalizatua oinarritzat hartuz, tokiko merkataritzarekin elkarlanean lantzen ditugu proiektuak, prozesu osoan zehar betiko konfidantzaz goza dezazun.

GURE ESKAINTZA

BARNE DISEINUA

Amestutako emaitza lortzen lagunduko dizugu.

ZERBITZUAK

Zure beharren araberako zerbitzu pertsonalizatuak.

DEKORAZIOA

Hobetu zure bizi-kalitatea dekorazioaren bitartez.

[ +]
BEZERO
[ +]
URTEKO EXPERIENTZIA
[ +]
lankide
[ +]
hornitzaile

Bezeroen Iritziak

"Inoiz ez nuen pentsatuko etxean erreforma bat egiteak nire egunerokotasuna hainbeste obetuko zuenik. Erabakiak hartzerako garaian ezinbestekoa izan da Loturak-eko lantaldearen laguntza, profesionala eta konfidantzazkoa".
Maider
Maider
Barne diseinu proiektua
"Etxea erostekotan ginela Loturak-ekin harremanetan jartzea erabakigarria izan zen. Modu erraz eta praktikoan azaldu zizkiguten etxeak eskaintzen zizkigun aukerak eta baita nahitaez egin beharreko inbertsioen aurrekontua ere. Etxearen kostuaz gain, bertan bizitzen jarri ahal izateak zekarren kostua jakitea ezinbestekoa izan zen gure etorkizuneko plangintza behar bezala egiteko".
Oihan eta Leire
Oihan eta Leire
Etxea erosi aurreko balorazioa
"Gustora sentitu nahi nuen etxean, gauzak aldatu beharra neuzkan baina ez nekien nondik hasi. Loturak-en ideiak bere lekuan jartzen lagundu zidaten eta etxea nire gustura jartzea lortu nuen konfidantza osoarekin."
Jokin
Jokin
Dekorazioa
[ gure bloga ]

Azkenengo albisteak irakurri

Kontaktuan Jarri

    Zure emaila ez da inun publikatuko. Beharrezko eremuak * batekin daude markatuta

    Pribatutasun Politika Irakurri dut eta onartzen dut

    Gure kontaktua

    Hasi gaitezen Proiektu batekin

    LOTURAKen, aparteko zerbitzu bat eskaintzeaz arduratzen gara, eta zure zalantza, lan-eskaera eta behar guztiei eraginkortasunez erantzungo zaiela ziurtatzeaz. Prozesu hori errazteko eta erantzun azkar eta zehatza jasoko duzula bermatzeko, gure harremanetarako inprimakia betetzera gonbidatzen zaitugu.

    HELBIDEA:

    Zarautz, Gipuzkoa

    TELEFONOA:

    624 442 487